Han eta Hemen | 2017ko Maiatzaren 25a

Hazparnen bertsu eguna - Elixabet Etchandy bertsulari gazteen xapeldun

B.S.

Elixabet Etchandy xapeldun
Elixabet%20Etchandy%20xapeldun

Aitzineko urtean bezala iragan dira joan den larunbatean Hazparneko Haritz-Barne aretoan bi ekitaldi batean: bertsu eskolen eguna eta XILABA-ko eskolartekoan 14-18 urte arteko bertsolari gazteen txapelketa. Lehiakideen lanen artetik, Aimar Karrika gidari, dozena bat gaztetxo taldek, bertsu eskoletan dabiltzanak, kantatu dituzte moldatuak zituzten bertsu sortak, zonbaitek doinu berezitan edo berdin antzeztuz, Maddalen Arzallus zutela lagun gitarrarekin. Lan ederrak baziren, gai erabiliak bazen orotarik. Txapelketako kanporaketan hamabi gazte dira lehiatu. Emanak zitzaizkien lanen ondotik goiz bukaeran lau ziren bakarrik sailkatzen arratsaldeko finalerako, parekotasun batean gertatzen zirela bi nexka: Elixabet Etchandy eta Julene Etcheberry, bi mutiko Haitz Capot Thornary eta Oier Urreizti. Bazkal ondoan Xan Alkhat-ek kudeatu du finala eta lanen ondotik Elixabet egin da azkenean txapeldun.

Heldu den ekainaren 10ean jokatuko da Euskadi osoko eskolarteko gazteen txapelketa, aurten Sarako polikiroldegian. Xilabak beraz bost ordezkari izanen ditu: Julene Etcheberry (Sara) eta Irati Alkantarilla (Urruña) Lapurdirentzat; Elixabet Etchandy (Izpura) eta Oier Urreizti (Bidarrai) Baxenabarrerentzat; Haitz Capot Thornary (Zalgize) Xiberoarentzat. Oraindanik Hegoaldeko haurrideen artean suerte on bat besterik ez diegu desiratzen.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2017/05/25

CCI trinko

M.L.

Zortzi ostatuetako ostalariak
Zortzi%20ostatuetako%20ostalariak

Peio Olhagaray aspaldidanik garapen ekonomikoaren arduradun nagusi zena, CCItik kanpo emana izan da iragan urtarrilean.

Irakurri segida

3402. zbk

Ama guziei besta on!

HERRIA

Azalekoa | 2017/05/25

Iparraldeko ekonomia atekatik ateratzen

M.L.

Iparraldeko%20ekonomia%20atekatik%20ateratzen

Baikortasuna ematen duten zifrak plazaratzen ditu Baiona-Euskal Herriko Merkatal Ganbarak (CCI). Joan den urte hastean goiti buruz abiatu elementuek segitu dute goiti urte osoan. Hots, “argi guziak berde ditugu 2017ko urte honetan” zioen André Garreta CCIko presidenteak Iparraldearen egoera ekonomikoa aurkezterakoan. Emaitza horietan eskas dira haatik laborantza saileko, gure kasuan Iparralde barneko funtsezko emaitzak. Iaz behi haragiaren prezioak apaldu dira eta krisiak jo ditu ah

Baikortasuna ematen duten zifrak plazaratzen ditu Baiona-Euskal Herriko Merkatal Ganbarak (CCI). Joan den urte hastean goiti buruz abiatu elementuek segitu dute goiti urte osoan. Hots, “argi guziak berde ditugu 2017ko urte honetan” zioen André Garreta CCIko presidenteak Iparraldearen egoera ekonomikoa aurkezterakoan. Emaitza horietan eskas dira haatik laborantza saileko, gure kasuan Iparralde barneko funtsezko emaitzak. Iaz behi haragiaren prezioak apaldu dira eta krisiak jo ditu ahate hazleak. Laburbilduz, erran daiteke Iparraldeko ekonomia atekatik ateratzen hasten dela kostaldean, barne aldean aro txarraren eztialdian garelarik.

Azpiegiturak

2016 urte ona bizi izan du Miarritzeko aireportuak 1.135.482 bidaiarirekin, emendioa +%9,2. Egun bakoitz 30 hegazkin lurreratzen edo airatzen dira aireportuko tarmackean. Baionako portuko trafikua 2,3 milioi tonetara heldu da, tanto erdiko emendioarekin, dena ere on ikustearekin erditaratua dela duela hogei urtetik...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016