Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2017ko Maiatzaren 11a

Haltya jauregia saldua

Haltya jauregia
Haltya%20jauregia

Duela 7 edo 8 urte, orduko hautetsien gehiengoak erabaki zuen Haltya jauregiaren erostea Herriko Etxeko zerbitzuak han ezartzeko asmotan.

Duela 7 edo 8 urte, orduko hautetsien gehiengoak erabaki zuen Haltya jauregiaren erostea Herriko Etxeko zerbitzuak han ezartzeko asmotan. Hortarako diru zama polita eskatzen zuen (1.720.000 euro erosketarentzat eta 800.000 euro obrentzat) eta herriak ez zuen orduan ahal hori. EPFL erakundearen laguntza eskatu zuen, hunek holako asko tratu burutzen baititu herrientzat. Gaurko herriko kontseiluak zama hori handiegia eta ezin onartua kausituz, jauregia salgai ezarri du. Erostun pare batek gibelerat egin ondoan gaurkoan ofizialki saldua izan da. Tratua notari aitzinean apirilaren 19an izenpetua izan baita. Eroslearen izenik ez jakin arren iduri luke loturak badituela jada Uztaritzerekin. Hautetsiendako kezka bat gutiago beraz.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3400. zbk

Nor garen ageri da ikusiz zer egiten dugun eta ez baitezpada zer erraiten.

Albert Camus

Gure Hitza | 2017/05/11

Xantre baten parekoa

Jean-Louis Harignordoquy

Oraino duela mende erdi bat zonbait herritan baziren xantreak. Bankakoa doi doia ezagutzeko denbora ukan nuen. Peio Erramuzpe-Manexene bertsolariaren anaia zen. Eliza gibeleko galeriatik kantatzen zuen.

Oraino duela mende erdi bat zonbait herritan baziren xantreak. Bankakoa doi doia ezagutzeko denbora ukan nuen. Peio Erramuzpe-Manexene bertsolariaren anaia zen. Eliza gibeleko galeriatik kantatzen zuen. Orain bezala, orduan ere Banka herri kantaria zitaikeen, baina haren ahots ederra eta puxanta franko aise gailentzen omen zen, bereziki gazte zelarik. Iragan mende hastapenean, Baigorriko xantrea ere famatua zen: Bettiri Dibarrart bertsolaria. Moldatzen zituen bertsu ederrak baino gehiago haren ahotsa gustatzen omen zitzaion orduko apezari.

Herritarrak eta urrunagoko kantuzaleak harriturik utziz, supituki eta goizegi joan zigun Panpi Portugalek ere gazte gazterik erakutsia zuen kanturako zaukan dohaina. Hain zuen ahots ozena eta orratza bezain xuxena, haren ahots-soinua berriz entzuleak atsegin. Artetik erraiteko, xuxen kantatzeak eskatzen du beharri xuxena ukaitea; ez baita denei emana. 38 urtez herriko erretore egon zen Aldudar Léon Erramuzpe apezak bestaburu frankoren k...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016