Herriz Herri - Senpere (L) | 2017ko Maiatzaren 04a

Presidente bozak igandean

Boza emaitea eskubide garrantzitsua da, orain bi hautagai gelditzen dira, Le Pen eskuin muturrekoa edo Macron sozial liberala.

Boza emaitea eskubide garrantzitsua da, orain bi hautagai gelditzen dira, Le Pen eskuin muturrekoa edo Macron sozial liberala. Lehen itzuliko emaitzak hauek ziren: bozkatu dutenak 3985, xuri 63. Ardietsi dute: Macron 816, Mélenchon 727, Fillon 709, Le Pen 557, Lassalle 475, Hamon 267, Dupont-Aignan 147, Poutou 105, Asselineau 28, Arthaud 21 eta Cheminade 6.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3399. zbk

Badira gauza batzuk badakizkigunak baina guhaur ez ohartzen badakizkigula.

Paul Valéry

Gure Hitza | 2017/05/04

Esperantza bide ala ilusione huts?

Peio Jorajuria

Igandean trenkatuko da Frantziako lehendakaritzarako bozaldia. Bigarren itzuli horretan, ustekabeko lurrikara salbu, fronte errepublikanoak hein bat aise gainditu behar luke Fronte Nazionala.

Igandean trenkatuko da Frantziako lehendakaritzarako bozaldia. Bigarren itzuli horretan, ustekabeko lurrikara salbu, fronte errepublikanoak hein bat aise gainditu behar luke Fronte Nazionala. Ez menturaz hastapen batean pentsatuko zen nagusitasunarekin, abstentzio handia izan baidaiteke, Fronte Nazionala faboratuko duena. Ohargarri da alderdi xenofobo hori urtetik urtera indartuz doala, ez baitezpada bere ideia arrazistek erakarrarazirik baina eskuinaren eta ezkerraren orain arteko politika kaskarrek hazirik. Politika horiek bazterrera bota duten jendea da, ezin bertzean eta etsiturik, eskuin burura lerratu, langabezia handia eta inmigrazio saldoak jasaten dituzten eskualdetan bereziki. Gure eskualdeko jendea ere doi bat, beti gehiago, alta ez lukeelarik arrazoi berezirik horretarako. Harrigarri zaigu ikustea Etxarrin Fronte Nazionala izan dela alderdi bozkatuena lehen itzuli horretan, eta bertze herri batzuetan bigarren alderdi bozkatuena, Haltsun, Luhuson, Aintzilen, Gixunen, Urke...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016