Herriz Herri - Ürrustoi-Larrebille (Z) | 2017ko Martxoaren 30a

Jean-Louis DAVANT idazle eta euskaltzainari Manuel LEKUONA Saria eman deioe, Àƒ'œrrüstoin

A.S.

Jean-Louis DAVANTek 'Manuel Lekuona Saria' esküetan düalarik, exkerretik esküineala, Allande DAVANT, Iñaki DORRONSORO eta Jean-Michel LARRASQUET
Jean-Louis%20DAVANTek%20Manuel%20Lekuona%20Saria%20eskuetan%20dualarik_%20exkerretik%20eskuineala_%20Allande%20DAVANT_%20Inaki%20DORRONSORO%20eta%20Jean-Michel%20LARRASQUET

Zoin nahi sailetan izanik, norbaiti sari bat emaiten zaiolarik, merexitürik dela pentsatzekoa da. 2016. urteko Manuel LEKUONA Sariaren hartzedün izan den Jean-Louis DAVANT idazle eta euskaltzainaren kasüan ihork ere ez dü düdarik ükenen merexitürik züala, zonbait nahi merexitürik ere.

Zoin nahi sailetan izanik, norbaiti sari bat emaiten zaiolarik, merexitürik dela pentsatzekoa da. 2016. urteko Manuel LEKUONA Sariaren hartzedün izan den Jean-Louis DAVANT idazle eta euskaltzainaren kasüan ihork ere ez dü düdarik ükenen merexitürik züala, zonbait nahi merexitürik ere. Pentsa! Larrabileko Zabalainea etxondoan, 1935eko üztailaren 5ean, sortü zenaren idazkintza sailekoak baizik ez aipatzeko, animaleko lana badü eginik... eta orano aitzina aritzeko gogoan eta heinean da. Ontsa zonbakatü balin badügü, ikerka, gogozkatze eta entsegü idazkietan, 16 libürü badütü izkiribatürik, hasi zenetik oraino artinokoala. Xüxen izateko, nik 17 erran niro, zeren eta Züberoa Herria - Le Pays de Soule - El Pais de Sola libürüko (Elkar 2013) Xiberoko historiaren eta kiristi errelijionearen plantatzearen eta zabaltzearen parte handia oro berak eginik beita. Arren, bai sail hontako 17 libürü dütü hontürik, Jean-Louisek. Bena ez da idaz-sail hortan baratü, ez eta hüllanik ere. Ezi, olerki edo poesiako 8 libürü eta eleberri bat badütü ere bürütürik, 10 pastoral (horietarik 7 emanik izan direnak), lautan hogei bat artikülü aldizkarietan izikiribatürik, nola ere libürü aitzinsolaz, ützülpen edo alkarrizketari arrapostü emaite... eta ildo hau ez da bazterreala heltzera, JeanLouis DAVANTek izkiribatü eta izkiribatzen jarraikitzen beitü honenbeste kasetetan: Argia, Autour du Clocher Zeinültzülia, Berria, Egin, Enbata, Euskaldunon Egunkaria, Gara, Herria, Le Journal du Pays Basque, Laborari, Le Miroir de la Soule, Nabarralde, eta besterik... Horik oro hola, halerik ere denbora edireiten dü orano IKAS egitürak moldatzen dütüan eskoletako ikasgeien xiberotarreala doitzeko!...

Euskalgintzako jardüle hanitx

Lan jori hori xeheki oritarazi dü EUSKALTZAINDIAn Jean-Louis DAVANTen segida hartü düan Battittu COYOSek, Àƒ'œrrüstoiko Herritarren Etxean, martxoaren 25ean agitü den Manuel LEKUONA Sariaren emaite jardünaldian. Bazen segür euskalgintzako jardüle franko sari emaite hortara jinik, besteak beste: Andres URRUTIA euskaltzainbürüa, Xarles VIDEGAIN, Sagrario ALEMAN, Iñigo ANDRES, Battittu COYOS, Patxi ZABALETA, Txomin PEILLEN euskaltzainak, Erramun OSA idazkariordea, Kepa ALTONAGA, Xipri ARBELBIDE eta euskaltzain ürgazle andana, Euskal Kultur Erakundeko bürüzagi Pantxoa ETCHEGOIN, IKASeko züzendari Aines DUFAU, bai eta, politika sailekoetan, Mixel ETCHEBEST MauleLextarreko aüzapeza, eta, kargü hontan lehen aldietarik agertzen zelarik, Euskal Alkargoako hizkuntza politikarako ardüradün Beñat ARRABIT, eta ere Mikel ARREGI Nafarroako Gobernüko Hizkuntza Politikarako züzendari nausia. Ikusi - edo ezagütü! - ez dütüdalakoz... izentatzea ahatze dütüdanek honart betze ene parkamenak! Jean-Louis DAVANTek eskerrak eman beno lehen, Battittu COYOSez gain mintzatü ziren, halaber, Àƒ'œrrüstoi-Larrabileko aüzapez eta Jean-Louisen lloba den Allande DAVANT, Manuel Lekuona sariaren eskentzale den EUSKO IKASKUNTZA erakundeko bürüzagi eta bürüzagi-ordari Iñaki DORONSORO eta Jean-Michel LARRASQUET. Remigio MENDIBURUren zizelan eder bat den saria Jean-Louisi esküetara eman ondoan eta trago hartze bat agitü aitzin, negü eta bedatse arte hontan Xiberoan gainti kurri diren Pettarreko maskaradetako aitzindariek bi dantza eman zütüen saridünaren gorazarre eta ohorez. Eüskal eta eüskarazko kültüra hainen aspalditik hazten düan idazle, gogoetalari, euskaltzainaren eta kültür honen egünko egüneko biziarazle gazteñi horien arteko haria ez dela eten seinale ederra zen, segür.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3394. zbk

Kexaldi batek zahartzen zaitu irriño batek gaztetzen.

Txinako erran zaharra

Gure Hitza | 2017/03/30

Bai Euskarari!

Jean-Louis Harignordoquy

1979an, Piarres Charritton euskaltzain sutsuak Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoko euskaltzale andana bat elkarretaratu gintuen Bai Euskarari lehenbiziko aipaldi handia antolatzeko. Piarresek bere bizitza luzean, ikerketak egin ondoan, zenbat artikulu eta liburu balios ez ditu argitaratu, zenbat elkarrizketa interesgarri entzunarazi irrati bidez!

1979an, Piarres Charritton euskaltzain sutsuak Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoko euskaltzale andana bat elkarretaratu gintuen Bai Euskarari lehenbiziko aipaldi handia antolatzeko. Piarresek bere bizitza luzean, ikerketak egin ondoan, zenbat artikulu eta liburu balios ez ditu argitaratu, zenbat elkarrizketa interesgarri entzunarazi irrati bidez! Badakigu Herria astekariari ere zein atxikia zen. Plazer hartuko zukeen aurtengo biltzar nagusiko berri ukaitea, hain zuzen berritasun bat agertu baita. Oraingo mendeak eskatzen duen bezala, webgune bat badaukagu. Hemendik goiti, beti ordenagailura doazenak eta paperezkoa irakurtzeko astirik edo pazientziarik ez dutenek beren pantailatxoan hartzen ahalko dituzte gure berriak. Nik ere ikusi ukan dut Piarres LaÀ¯'¬'tte kalonje zena, asteartetan Emil Larre bere ikasle ohiaren laguntzen azken artikuluen idazteko tenorean. Oroitzen naiz gain gainetik estimatzen zuela Jamattitt Dirassar oÀ¯'¬'zioko kazetari gaztearen ekarpena....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016